Kolonbiako egoera sozialaz eta politikoaz hitzaldia eskainiko dute datorren asteartean, hilak 20, Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartean. 19:00etatik aurrera, Yerson Gonzalez Medellin hiriko hainbat gizarte mugimendutako kidea izango da hizlaria. Horrez gain, Kolonbiako gobernuak eta Farc-eko gerrilariek Habanan egindako negoziazioez ere ariko da Gonzalez. Ernaik, Sortuk eta Orkatz kultur elkarteak antolatu dute solasaldia.