Amubieta eta Aldalur Euskal Herriko dantza sueltoko iazko txapeldunak (Goierriko Hitza).
Segurako Udalak 39. urtez antolatu du aurten Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Euskal Telebistaren laguntzarekin. Larunbatean da, 18:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan.
Hamalau bikotek hartuko du parte, eta horietatik
lau Azpeitikoak dira:
Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga,
Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga,
Mikel Subinas eta Maite Beobide eta
Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso.
Aurten iaz baino lau bikote gehiago izango da parte hartzen eta bost lurraldetakoak dira: Gipuzkoakoak hamar eta Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Lapurdiko bikote bana.
Iaz Euskal Herriko Dantza Txapelketa Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi zuten. Aurten Amubietak txapelketan parte hartuko du, baina bikote berriarekin, Larraitz Larrañagarekin.
Segurako dantza txapelketa EITBn emango dute, 22:00etan.