Larrañaga bosgarrena izan da Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako finalean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urriaren 13a

Floren Nazabalen ordez lehiatu da azpeitiarra, nafarrak, gerriko minez, uko egin ziolako finalean jokatzeari. Atutxa izan da garailea, bigarren urtez jarraian.

Larrañaga, Basauriko finalean (E. Albizu Lizaso) Mikel Larrañaga azpeitiarra bosgarrena izan da Euskal Herriko maila nagusiko aizkolari txapelketako finalean. Atzo, astelehena, jokatu zuten finala, Basaurin (Bizkaia). Aitzol Atutxa izan zen ezbairik gabeko garailea, bigarren urtez jarraian. 42 minutu eta 36 segundo behar izan zituen bizkaitarrak lanak bukatzeko. Jon Irazuri, bigarren sailkatuari, lau minuturen aldea atera zion; eta bost minutu baino gehiagokoa Joxemari Olasagastiri. Larrañagak 51 minutu eta 55 segundoan amaitu zituen ebaketak. Aizkolari gazteena zen Larrañaga (Azpeitia, 1989), eta aurten igo da Euskal Herriko bigarren mailatik lehenengora. Izatez, ez zen sailkatu finala jokatzeko, baina Floren Nazabalen ordez lehiatu da, nafarrak, gerriko minez, uko egin ziolako finalean jokatzeari.

Sailkapena eta denborak

  1. Aitzol Atutxa: 42:36
  2. Jon Irazu: 46:35
  3. Joxemari Olasagasti: 47:58
  4. Iñaki Azurmendi: 48:20
  5. Mikel Larrañaga: 51:53
  6. Joseba Otaegi: 51:55
[flickr_set id="72157657475698953"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide