Portaera nahasmena lantzeko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lahar elkarteak, menpekotasuna duten pertsonekin lanean aritzen direnentzat eta menpekotasuna duten pertsonen familiakoentzat. Saioak urriaren 27an, 29an eta azaroaren 3an izango dira, 17:00etatik 20:15era, Sindikatu Zaharreko gela nagusian. Izena emateko azken eguna urriaren 23a da, eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailean edo 943-15 71 92 telefonoan.
Edukiak
Dementzia motak, sintomak eta eboluzioa izango dituzte hizpide ikastaroan, baita pertsonen portaerak ere. Gainera, arazoei aurre egiteko pauta konkretuak azalduko dituzte. Hainbat arazoren aurrean, batez ere, pertsona nagusiekin dituzten harremanei eta dementzia kasuei nola aurre egin ikasiko dute izena ematen dutenek.