Martxan da Azpeitian VI. Tuba Jaialdia

Nerea Uranga 2015eko urriaren 10a

Kepa Junkera eta Sorginak-en kontzertuarekin hasi zen atzo, ostirala, Azpeitiko VI. Tuba Jaialdia. Aurreko edizioetan bezala Metal Boskoteak antolatu du jardunaldia. Gaur, larunbata, Metal Eguna dute jaialdiaren barruan. Eguerdian inprobisazio saio bat egin dute bildu diren musikariek Sanagustin kulturgunean. Zaragozako kontserbatorioko tuba eta bonbardino irakaslea den Eduard Ruanok gidatuta jardun dute, instrumentuekin esperimentatzen, jolasean... "Aurrez ez dugu ezer prestatu eta inprobisazio tailer bat da, bat-batekoa", azaldu du Agustin Jimenez Tuba Jaialdiaren antolatzaileetako batek saioa hasi aurretik. Gaur, larunbata, 20:00etan, Azpeitiko Musika Bandarekin kontzertua emango dute Soreasu antzokian. Bihar, igandea, Tuba Eguna dute. Egun guztian zehar musikarekin lotutako hainbat ekintza egingo dituzte Tuba Jaialdiko parte-hartzaileek. Gero, 19:00etan, Tuba Jaialdiko kontzertu nagusia emango dute Azpeitiko plazan. [flickr_set id="72157659265505600"]          

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide