Iraurgi SBk taldeak aurkeztuz hasi du Azpeitiko Garagardo Azoka

Nerea Uranga 2015eko urriaren 10a

Garagardo Azokaren irekiera ekitaldian Asier Cuevas eta Ilunpe Pilota Elkartea omendu ditu

Iraurgi Saskibaloiaren Azpeitiko Garagardo Azoka hasi da. 2015-2016 denboraldirako dituen 21 saskibaloi taldeak eta ISBko entrenatzaile taldea aurkeztuz ireki zituen azokako ateak atzo, ostirala, iluntzean, Azpeitiko Berdura plazan. Era berean, Asier Cuevas atleta eta Ilunpe pilota elkartekoak omendu zituen, oroigarri eta ISBko bazkide txartel bana emanez. Asteburu honetan eta hurrengoan zabalduko dute Azpeitiko Berdura plazan Garagardo Azoka, zerbeza desberdinak dastatzeko eta jateko aukera eskainiz. EGITARAUA:

Urriak 10, larunbata.

16:30. Puzgarriak. 23:00. DJ Elortxaren emanaldia.

Urriak 11, igandea.

16:30. Puzgarriak. 23:00. Ingo al deu? taldea.

Urriak 16, ostirala

19:30. Jose Mari Orbegozoren dantza eskolakoen emanaldia 23:00. Laket-en kontzertua.

Urriak 17, larunbata

16:00. Mus txapelketa azkarra. 23:00. Erokomeri taldearekin erromeria. [flickr_set id="72157659611498176"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide