'Everest' eta 'Atrapa la bandera' filmak ikus daitezke asteburuan, Soreasun

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 9a

Bihar, larunbata, hasi, eta asteartea bitartean eskainiko dituzte Everest eta Atrapa la Bandera filmak Azpeitiko Soreasu antzokian. Everest helduentzat eskainiko dute. Ameriketako Estatu Batuetan errodatutako filma da, abentura eta akziozkoa. Munduko mendirik garaienera iristeko egin zen espedizio batean oinarritzen den filma da. Bestalde, Atrapada la bandera Espainiako marrazki bizidunen pelikula bat da, haurrentzat, akziozkoa hori ere. Honakoak dira ordutegiak:

Bihar

22:00. Everest.

Etzi

16:30. Atrapada la bandera. 19:30. Everest.

Astelehena

19:30. Everest.

Asteartea

21:30. Everest. https://youtu.be/wjhG6t19P_Q

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide