Zezen Beltzen asteburua ospatuko dute urriaren 24an eta 25ean, eta kuadrilen arteko zezen jolasen Grand Prixa antolatu dute larunbaterako, hilak 24. Kuadrilek ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute, eta elkarren aurka lehiatuko dira. Joan den urtean antolatu zuten lehen aldiz proba, Azpeitiko zezen plazan. Puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriaketa abar izan zituzten bertan, aurten edonork izango du parte hartzeko aukera, bere taldearekin. Dagoeneko izena eman daiteke
info@zezenbeltz.com helbide elektronikora mezua bidalita.
Antolatzaileen arabera, honakoak dira Grand Prixen ezaugarriak:
- Urriaren 24an (larunbata) izango da Grand Prixa: 17:00etan, Azpeitiko zezen plazan.
- Parte hartzeko 16 urtetik gorako laguna izan behar da.
- Zezenak enbolatuak eta txikiak izango dira, jolastekoak. Zelai Luze ganadutegia.
- Sariak egongo dira.
- Izena emateko:
info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria.
- Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatu dute, iaz bezala.
- Bukaeran, zezen txikiak egongo dira haurrentzat.
- Sarrera: hiru euro.