Azpeitiko Herriarteko Kros Mistoaren aurkezpena (Nerea Uranga/Hitza)
Azpeitiko Herriarteko VI. Kros Mistoa urriaren 31n, larunbatean, izango da. 18:30ean hasiko da herriko plazatik eta 6,7 kilometroko ibilbidea izango du. Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuko du aurten ere. Aurten, 14 urtetik 18 urtera artekoek parte hartzeko aukera izango dute, beti ere gurasoen edo arduradunen baten baimenarekin. Baimena izena emateko orduan aurkeztu beharko dute.
Kros mistoan izena emateko epea zabaldu dute. Aurrez izena emanda bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Honako tokietan eman daiteke izena: Azpeitian Aitzaki kirolak, Aradi kirolak, Santi Lazkano kirolak eta Mugi kirolak dendetan eta Azkoitian Plaza Berri Sport dendan. Internetez, berriz, herrikrossa.com webgunean eman daiteke. Probaren egunean ere izena emateko aukera jarriko dute antolatzaileek, baina orduan bikoteko 30 euro ordaindu beharko dira.
Lasterketako parte-hartzaileentzako ludoteka zerbitzua ere eskainiko dute. Hau da, 4 eta 8 urte arteko haurrak zaintzeko zerbitzua 16:30etik 19:30era artekoa izango da.