Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarri du azaroaren 8rako. Dagoeneko eman daiteke izena herriko igerilekuan, zortzi euroren truke. Autobusa 07:10ean irtengo da Azkoitiko liburutegi aurretik, eta 07:20ean hartu ahal izango dute Azpeitian, igerileku aurrean. Behobiara, hasiera puntura, eramango dituzte bidaiariak.