Ikastolen Elkartearen ikasturte hasierako ekitaldia, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 1a

Ikastolen Elkarteak ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala Azpeitiko Soreasu antzokian egin zuen larunbatean. Azpeitian orain 50 urte sortu zen ikastola, eta gogora ekarri zuten «ikastolen ereduari eutsiz» orain 20 urte beste lau ikastola birsortu...

Ikastolen Elkarteak ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala Azpeitiko Soreasu antzokian egin zuen larunbatean. Azpeitian orain 50 urte sortu zen ikastola, eta gogora ekarri zuten «ikastolen ereduari eutsiz» orain 20 urte beste lau ikastola birsortu zituztela: Azpeitiko Ikasberri, Beasaingo Andramendi, Elorrioko Txintxirri eta Leioako Betiko. Ekitaldian ikastola horietakoak omendu zituzten (irudian, ezkerretik bigarrena da Ikasberriko lehendakaria, Maitane Etxeberria). Hainbat agintari bertaratu zen, besteak beste Gipuzkoako Aldunditik Imanol Lasa eta Eneko Etxeberria alkatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide