Duintasunak pentsio duinak aldarrikatzeko elkarreratzera deitu du

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 1a

Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur, osteguna, 19:00etan, Azpeitiko plazan. "Gutxieneko pentsio duina" aldarrikatzeko elkartuko dira: Eusko Jaurlaritzak bermatutako gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatuz. Joan den irailaren 22an ere Duintasunak deitutako protesta egin zuten Azpeitiko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide