Hilero ekitaldiak, ikastolak 50 urte egin dituela ospatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 1a

Azpeitiko Ikastolak 50 urte beteko ditu aurten; izan ere, 1965ean sortu zuten Urola bailaran aurreneko ikastola, Azpeitikoa. Hori dela-eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta eta Urola Ikastolak hilean ekitaldi batekin ospatuko dute urteurren bo...

Azpeitiko Ikastolak 50 urte beteko ditu aurten; izan ere, 1965ean sortu zuten Urola bailaran aurreneko ikastola, Azpeitikoa. Hori dela-eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta eta Urola Ikastolak hilean ekitaldi batekin ospatuko dute urteurren borobila. Kantaldiak, kontzertuak, ibilaldiak eta ikastolako liburuaren aurkezpena egingo dituzte, besteak beste. Ostiralean aurkeztu zuten egitaraua Sanagustin kulturgunean. Unai eta Eñaut Frantzesenak sortutako abestia estreinatu zuten, ikastolan bizitako uneak irudikatzen dituen kanta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide