Lagun Onak MBk Arraratz-Ireber-Kornieta-Leitza irteera antolatu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 29a

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako mendi irteera antolatu du larunbaterako (urriaren 3rako). Arraratz-Ireber-Kornieta-Leitza bost ordu inguruko ibilbidea egingo dute. Autobusak 08:00etan irtengo du Azpeitiko anbulatorio aurretik eta 19:00ak inguruan izango da itzulera. Irteeran parte hartzeko izena ostegunerako (urriaren 1erako) eman behar da, Lagun Onak MBren tabernan edota lagunonakmb.org webgunean. Mendi elkarteko bazkideek 6 euro ordaindu behar dute, bazkide ez direnek 10 euro eta ikasleek eta langabetuek 4 euro.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide