«Altxor» diren organoei hotsa ipintzeko zikloa

Ana Abarisketa 2015eko irailaren 29a

Azpeitian Loiolako basilikan, Azkoitian eta Bergaran izango dira Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloko kontzertuak.Larunbaten hasi eta datorren hiru asteburuetarako antolatu dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa. Azkoitiko Amabi...

Azpeitian Loiolako basilikan, Azkoitian eta Bergaran izango dira Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloko kontzertuak.

Larunbaten hasi eta datorren hiru asteburuetarako antolatu dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian, Azpeitian Loiolako basilikan eta Bergarako Santa Marina parrokian izango dira kontzertuak, ohi bezala. Azkoitiko parrokiako eta Azpeitiko Loiolako basilikako kontzertu guztiak 20:00etan hasiko direla jakinarazi dute.

Zikloaren egitaraua atzo aurkeztu zuten, Azpeitiko udaletxean. Aurkezpen ekitaldian hiru herrietako udal ordezkariez gainera, Jose Luis Frantzesena eta Esteban Elizondo organo-joleek parte hartu zuten.

Ondarea erabili beharra

Guztiek goraipatu zuten herriotako musika tresnek duten eta, oro har, zikloan parte hartuko duten musikarien maila. Esteban Elizondoren hitzetan, nazioartetik etortzen da jendea antolatzen dituzten kontzertuak entzutera, «altxor handia» diren organoak daudelako herri hauetan. Baina, altxor horiei hotsa atera beharra nabarmendu zuen Elizondo organo-jole ezagunak: «Ondare hau, hala ere, ukitu egin behar da, erabili, eta horren adibide da, hain justu ere, organo erromantikoaren nazioarteko zikloa antolatzea».

Jose Luis Frantzesena organo-jotzaile azpeitiarrak gaineratu zuen herriak asko zor diola organoari, kalitate handiko musikariak erakartzen jarraitzen duelako.

Guztira sei emanaldi eskainiko dituzte bi herrietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide