Hazparneko Hitza Hats eguna, irudietan

Eneritz Albizu Lizaso 2015ko ira. 27a, 11:14

Lapurdiko udalerriarekin dago senidetuta Azpeitia, eta Hitza Hats eguna antolatzen dute bi udalerrien arteko lotura sendotu eta euskarari bultzada emateko. Lapurdin izan zen Azpeitiko ordezkaritza bat.

Hitza Hats eguna ospatu zuten atzo, larunbata, Hazparnen (Lapurdi), Azpeitiarekin senidetutako herrian. Jaia Azpeitia eta Hazparneren arteko loturak sendotzeko eta euskarari arnasa emateko antolatzen dute Hazparneko euskara elkarteak, herritarrek, eragileek eta politikariek. Hori dela-deta, han izan zen Azpeitiko ordezkaritza. Zenbait herritar eta politikari joan ziren Lapurdiko herrira, baita argazki elkarteko eta Itsasi dantza taldeko kideak ere. Goizez, bisita gidatua izan zuten Hazparneko auzoetan barrena, eta bazkal ordurako iritsi ziren Hitza Hats jaialdiko gunera. Hazpandarrekin loturak sendotzeaz gain, emanaldia eskaini zuten Azpeitiko dantzariek eta musikariek. Badira 28 urte Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela. Hemendik bi urtera, beraz, 30. urteurrena ospatuko du parezkatzeak, eta bi udalerrietako ordezkariak, eragileekin elkarlanean, ospakizuna antolatzen hastekoak dira. Informazio gehiago eta parte-hartzaileen adierazpenak, webguneko edizio jarraituan eta astearteko papereko edizioan. [flickr_set id="72157659131399782"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide