Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Ikastolak 50 urte beteko ditu aurten; izan ere, 1965ean sortu zuten Urola bailaran aurreneko ikastola, Azpeitikoa. Hori dela-eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta eta Urola Ikastolak hilean ekitaldi batekin ospatuko dute urteurren borobila. Gaur, ostirala, aurkeztu dute egitaraua, Sanagustin kulturgunean, eta bertan bildu dira herriko ume, gazte eta helduak. Gonbidapenak jaso dituzte ikasle ohiek, irakasle ohiek eta ikastolaren ibilbidean bidelagun izan diren guztiek, eta dozenaka lagun izan dira hasiera ekitaldian.
2015-2016 ikasturteko egitaraua aurkeztu dute, eta jakinarazi dute hilean ekitaldi bat egingo dutela. Kantaldiak, kontzertuak, ibilaldiak eta ikastolako liburuaren aurkezpena egingo dituzte, besteak beste. Horrez gain, Unai eta Eñaut Frantzesenak sortutako abestia estreinatu dute, ikastolan bizitako uneak irudikatzen dituen kanta. Ikasleek dantzaz aurkeztu diete abestia hara gerturatu direnei. Jon Artano zestoarra aritu da aurkezle lanetan.