Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura lelo hartuta, larunbatean da, 11:00etan, Soreasun
Ikastolen Elkarteak ikasturte hasiera ekitaldia egingo du bihar, larunbata, Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura lelopean. 11:00etatik aurrera izango da ekitaldia, Azpeitiko Soreasu antzokian.
Ikastola ereduaz jardungo dute, eta duela 20 urte, publifikazioaren eztabaidak eragindako zatiketaren ondoren, "euren proiektuak birsortu zituzten" Azpeitiko Ikasberri, Beasaingo Andramendi, Elorrioko Txintxirri eta Leioako Betiko omenduko dituzte.
Era berean, 20 urte dira Partaide sortu zutela, eta hori ere gogoraraziko du Ikastolen Elkarteak.