Ikuskizun bat eta bi film aukeran asteburuan, Azpeitiko Soreasu antzokian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 25a

Solasean, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, eta El corredor del laverinto: las pruebas eta Magiaren etxea filmak egongo dira aukeran asteburuan, Soreasu antzokian. Solasean ikuskizunarekin hasiko da asteburua; izan ere, gaur, ostirala, 21:30etik aurrera eskainiko dute saioa Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina antzezleek. Sarrerak sei euro balio ditu aurrez erosiz gero, eta zortzi euro unean bertan hartuta. Bestalde, honakoak dira asteburuko filmak eta haien ordutegiak:

Larunbata

22:00. El corredor del laverinto: las pruebas.

Igandea

16:30. Magiaren etxea. 19:30. El corredor del laverinto: las pruebas.

Astelehena

21:30. El corredor del laverinto: las pruebas. https://youtu.be/7YvNXt-XxdI

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide