'Ikastola 50 urte Urola Bailaran' egitasmoa aurkeztuko dute gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 25a

Ikastolaren sorreratik 50 urte igaro direla-eta, egitarau oparo bat prestatu dute 2015-2016 ikasturterako. Gaur, 19:00etan Ikastola 50 Urte Urola Bailaran egitasmoa aurkeztuko dute Azpeitian, Sanagustinen. Ikasturtean egingo diren ekintzen berri emango...

Ikastolaren sorreratik 50 urte igaro direla-eta, egitarau oparo bat prestatu dute 2015-2016 ikasturterako. Gaur, 19:00etan Ikastola 50 Urte Urola Bailaran egitasmoa aurkeztuko dute Azpeitian, Sanagustinen. Ikasturtean egingo diren ekintzen berri emango dute. Ekitaldira gonbidatu nahi dituzte ikasle ohiak, irakasle ohiak, guraso ohiak eta bidelagun izan dituzten guztiak.

Ikastolen Elkarteak, bihar

Bestalde, Ikastolen Elkarteak ikasturte hasiera ekitaldia egingo du bihar Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura lelopean hartua. 11:00etatik aurrera izango da ekitaldia, Soreasu antzokian. Duela 20 urte sartu zen Ikasberri Ikastolen Elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide