Ignaziotar Lurraldeko ezkutuko altxorrak ezagutzeko aukera izango da Azpeitian eta Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 24a

Inaziotar Lurraldeko ezkutuko altxorrak ezagutzeko, bisita gidatuak antolatu dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Zumarragan. Ignaziotar Lurraldea izendapenaren barruan dauden Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako 22 kultur eta turismo baliabide bisitatzeko aukera egongo da aurten egitasmo horren baitan. Azpeitian, gune historikoa, parrokia eta Madalenako ospitala ezagutzeko parada eskainiko dute. Azkoitian, berriz, Alde Zaharra, parrokia, Sanmartin ermita eta Sanjose ermita egongo dira ikusgai. Larunbatean hasiko dira bisitak, Azpeitiko gune historikoa: gure almendra txikia bisita gidatuarekin. Honakoak dira gainontzeko hitzorduak:

Azpeitia

Irailak 26 eta urriak 11: Azpeitiko gune historikoa: gure almendra txikia. Azaroak 21 eta abenduak 7: Parrokia eta Madalena ospitala.

Azkoitia

Urriak 10: Zalduntxoen Azkoitia. Urriak 25: Azkoitiko Alde Zaharra eta parrokia. Azroak 7: Sanmartin ermita. Azaroak 8: Sanjose ermita. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Hain zuzen, bisita aurreko ostiraletan bukatzen dira epeak, 12:00etan. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
  • info@tierraignaciana.com-era mezua bidali.
  • 943 85 11 00 edo 943 15 18 78 telefonoetara deitu.
  • www.ignaziotarlurraldea.com webgunean izena eman.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide