Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Adinduen aktibitate fisikoa eta autonomia zein giza harremanak bultzarazteko helburuarekin", abian da Azpeitibili egitasmoa. Atzo hasi ziren saioak Maider Aizpuruaren gidaritzapean. Astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:30era taldean oinez aterako dira parte-hartzaileak, Sanagustinpetik abiatuta. Edonork parte har dezake saioetan, egun eta ordu horietan arkupeetara azalduta.