Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 5ean hasi eta ekainaren 30a bitartean teniseko eta padeleko hainbat ikastaro eskainiko dituzte, Sustraia taldeak antolatuta, kiroldegian. Lau urtetik gorako edonork parte har dezake. Maila guztietako eskolak izango dituzte, ordutegi desberdinekin, eta asteburuetan ere eskainiko dituzte saioak. Izena emateko, 606-34 16 08 edo 685-76 18 63 zenbakietara deitu edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera idatzi behar da.