Bada zer ikusi Azpeitiko Azoka Herritik egintasmoaren baitan

Ana Abarisketa 2015eko irailaren 19a

Goizetik hasi eta egun osoan zehar hamaika ekintzaz gozatzeko aukera dago Azpeitiko Azoka Herritik egitasmoaren baitan. Eguraldi ederraren konpainian bete dute herriko plaza bertako nekazari eta artisauek, eskaintza zabala emanez herritarrei. Eguna Sanagustineko gosari parte-hartzailearekin hasi da eta, jarraian, umeentzako marrazki lehiaketa jokatu da. Eguerdirako, bazkari begetarianoa prestatu dute, Gaztetxean, umeentzako menua eta guzti.

Arratsaldeko egitaraua

Bazkalosterako aukera oparoa prestatu dute Azoka Herritik-eko antolatzaileek, hona hemen egitaraua: 16:30ean. Herrigintza II. Topaketa, herriko taldeekin, plazan. 17:00etan. Kirol zirkuitoa, Done Jakue kalean. Plazan, Kometa eta henna tailerrak. 18:00etan. Izozkien prestaketa eta dastaketa, plazan, Egaña gozotegiaren eskutik. 18:30ean. Euskal kantak, plazan 19:30ean. Argazki erraldoia. 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Plazan azoka. Baserritarrak, artisauak… [flickr_set id="72157658828274175"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide