Azkoitiko eta Azpeitiko EAJk autobusa antolatu dute irailaren 27an, igandean, Alderdi Egunera joateko. Forondako zelaietan (Gasteiz, Araba) elkartuko dira jeltzaleak, eta han izango da ekitaldia. Antolatzaileek eskatu dute lehenbailehen izena emateko autobusez joateko asmoa dutenek. Horretarako, Batzokira joan daiteke edo honako telefono zenbakietara dei daiteke: 943-81 30 40 edo 688-69 16 10. Datorren igandean, 09:15ean aterako da autobusa Azpeititik, eta 09:30ean Azkoititik.