Lokal berria estreinatu dute Soreasun Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak. Atzo, osteguna, izan zen inaugurazio ekitaldia, eta jendaurrean egin zuten entsegua musikariek. Herritarrak eta udal ordezkariak izan ziren inaugurazioan.
Lokala egokitzeko lanek 110.000 euroko aurrekontua izan dute. Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez, "garrantzitsua da herriko talde eta eragileak lekuetan banatzea eta pixkanaka, Soreasu osatzen joatea. Pauso bat eman da lan hauek eginda. Gainera, Baigera gainean lekua egin dugu. Bestalde, Alde Zaharrarentzat ere motorra izan daitekeela uste dugu".