Cuevas, ostiralean, helmugara iristean.(Gerhard Kotman)
Ohorezko sakea aterako du bihar, larunbata, Asier Cuevas korrikalariak Eibar eta Atletico de Madrilen arteko norgehiagokan. Azpeitian bizi den eibartarra bigarrena izan da 100 kilometroko munduko txapelketan, eta horregatik omenduko dute Ipuruan, Eibarko futbol zelaian. 20:30ean hasiko da partida.