'El rayo' eta 'Del reves' filmak ikus daitezke asteburuan Soreasun

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 18a

El Rayo eta Del Reves filmak eskainiko dituzte asteburuan eta astelehenean, Azpeitiko Soreasu antzokian. Asteburuetan, 4,5 euro balio dituzte filmek; umeenak izan ezik, haiek 4 euroko prezioa dute. Ikusleen egunean, astelehenean, 3,5 euroren truke ikus daitezke pelikulak, eta Baigerako kideek bi euro ordaindu behar dituzte beti. Honakoak da aste honetako egutegia:

Larunbata

19:30. El rayo.

Igandea

16:30. Del reves.

Astelehena

21:30. El rayo. https://youtu.be/FobZ9EWAvPs

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide