Izena eman daiteke Hazparneko jaira joateko autobusean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 17a

AZPEITIA // Hazparneko Hitza Hats festara joateko autobusean izena eman daiteke, Azpeitiko udaletxean. Irailaren 26rako, larunbaterako, jarri du autobusa udalak. Joan-etorriko ordutegia ez dute zehaztu, eta izena ematen duen jendearen arabera jarriko d...

AZPEITIA // Hazparneko Hitza Hats festara joateko autobusean izena eman daiteke, Azpeitiko udaletxean. Irailaren 26rako, larunbaterako, jarri du autobusa udalak. Joan-etorriko ordutegia ez dute zehaztu, eta izena ematen duen jendearen arabera jarriko dute. Izena emateko epea zabalik egongo datorren asteartea, irailaren 22a, bitartean. 14:00etan itxiko dute aukera hori. Bestalde, bazkari ekologikoa egingo dute Hazparnen, bertako produktuekin, eta han bazkaltzeko ere aurrez eman behar da izena. 20 euro balio ditu otorduak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide