Mikel Aranguren apaiz azpeitiarrak hilaren 20an emango du lehen meza Parrokian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 16a

Mikel Aranguren apaiz azpeitiarrak hilaren 20an emango du lehen meza Azpeitiko Soreasuko Sebastian Parrokian. Joan den igandean apaiztu zen, Donostian, Artzai Onaren Katedralean. 36 urte ditu apaiz berriak. Elizkizunean izan ziren, besteak beste, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa eta Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Hilaren 20ko, igandeko, mezak bat egiten du Olatz Azpeitiko zaindariaren urteurrenarekin. 63 urte pasatu dira hura herriko patroi izendatu zutenetik. Parrokiako koroak eta Julian Barrenetxea abesbatzak parte hartuko dute elizkizunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide