Izena eman daiteke Hazparneko Hitza Hats jaira joateko autobusean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 16a

Hazparneko Hitza Hats festara joateko autobusean izena eman daiteke, Azpeitiko udaletxean. Jaialdia hilaren 25ean eta 26an, larunbat eta igandean bada ere, igandea da egun nagusia, eta data horretarako jarri du autobusa udalak.

Hazparneko Hitza Hats festara joateko autobusean izena eman daiteke, Azpeitiko udaletxean. Jaialdia hilaren 25ean eta 26an, larunbat eta igandean bada ere, igandea da egun nagusia, eta data horretarako jarri du autobusa udalak. Joan-etorriko ordutegia ez dute zehaztu, eta izena ematen duen jendearen arabera jarriko dute. Izena emateko epea zabalik egongo da datorren asteartea, irailaren 22a, bitartean. 14:00etan itxiko dute aukera hori. Bestalde, bazkari ekologikoa egingo dute Hazparnen, bertako produktuekin, eta han bazkaltzeko ere aurrez eman behar da izena. 20 euro balio ditu otorduak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide