Asier Cuevasek bigarren egin du 100 kilometroko Munduko Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 12a

Asier Cuevas gaur 100 kilometroko proba bigarren postuan bukatuta (IRunFar) Asier Cuevasek bigarren bukatu du 100 kilometroko Munduko Txapelketa, Herbehereetan jokatu da proba. Azpeitian bizi den atleta eibartarrak 06:35:49 denboran bukatu du proba; hala, 2011n 100 kilometrotako Espainiako Txapelketan egindako marka hautsi du, orduan 06:38:56 egin zuen. Gaur jokatu den lasterketan 10 kilometroko zirkuitu bati hamar itzuli eman behar izan dizkiote 100 kilometroko lasterketako parte-hartzaileek. Cuevas 2013an 100 kilometroko Europako txapelduna izan zen, eta 2012ko Munduko Txapelketan laugarren egin zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide