Urola ibaia garbitu dute herriko gaztetxo eta jubilatuek

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 11

Urola ibaia garbitu dute gaur, ostirala, Azpeitiko 200 gaztetxok. Azpeitiko Udalak antolatu du egitasmoa, laugarrez urtez, herriko eskolekin eta Baigera jubilatu elkartearekin batera. "Garbiketa urtero egiten dugun arren, hondakin asko biltzen jarraitzen dugu. Aurten beste bi edukiontzi handi bete dira. Horregatik, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi diegu, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzeko bidea prebentzioa dela gogoratu", esan du Ainhoa Beristain zinegotziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide