Ikasturte berriari hasiera eman diote Itsasi Euskal Kultur Taldeko kideek. Datorren astean irekiko dute izen-ematea dantza eskolan (Urola kaleko 6 zenbakian), asteartetik ostegunera, 17:30etik 19:00etara. Dantza taldeak adierazi duenez, aurreko ikasturtean dantza eskolan ibilitako edozein haurrek izango du izena emateko aukera, Haur Hezkuntzakoek barne. Ikasle berriei dagokionez, Lehen Hezkuntzatik aurrerako gaztetxoak bakarrik onartuko dituzte.
16 urtetik gorakoek ere badute izena emateko aukera. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute dantza taldeko kideekin, egoitzara joanda edo 943-15 18 49 telefono zenbakira deituta.