Oilagor ehizarako izapideak egingo ditu Ollagorra Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 11

AZPEITIA // Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak datorren oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eguneratzeko epea zabaldu du. Elkartean bertan egin daiteke tramitazioa. Hain justu, irailaren 17an, ostegunean, 19:...

AZPEITIA // Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak datorren oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eguneratzeko epea zabaldu du. Elkartean bertan egin daiteke tramitazioa. Hain justu, irailaren 17an, ostegunean, 19:30ean hasi eta 20:30ak bitartean izango da hitzordua. Gero, urriaren 1ean, osteguna, eta ordutegi berean, jaso ahal izango dira txartelak. Nahi duenak bere kasa bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen beste hainbat bide erabilita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide