Erniarraitz Bertsozale Elkarteak zabaldu du matrikulazio kanpaina

Ana Abarisketa 2015ko ira. 10a, 08:30

Heldu da iraila eta, urtero bezala, Erniarraitz Bertsozale Elkartea hasi da 2015-2016 ikasturteko plangintza osatzen. Dagoeneko martxan da matrikulazio kanpaina.

Heldu da iraila eta, urtero bezala, Erniarraitz Bertsozale Elkartea hasi da 2015-2016 ikasturteko plangintza osatzen. Dagoeneko martxan da matrikulazio kanpaina eta, orain arte bezala, Azkoitian eta Azpeitian bertso eskolak antolatuko dituzte ikasturte berriari begira. Batetik, umeen taldeak egongo dira, horien berri ikastetxeetan bertan emango zaie ikasleei. Edonork eman dezake izena bertso eskolan eta, ondoren, guztien artean adostuko dituzte taldeak, eskola egunak eta ordutegia. Azkoitiko helduen taldea astearteetan elkartuko da, 19:45ean Kultur Etxean. Hala ere, ordutegia moldatzeko aukera badago. Eneritz Artetxe bertsolariak emango ditu eskolak. Azpeitian, berriz, bi talde osatu ohi dira. Astelehenetan eta astearteetan, 21:00etan, Erniarraitz elkartearen lokalean elkartzen dira. Ikastaroak Haritz Etxeberria Ministro eta Jokin Uranga bertsolariek emango dituzte. Ikastaroez gain, bi urtetik behin ospatzen den Erniarraitz Sariketa egingo dute, eta bertso eskolako ikasleekin Lasturreko egonaldia ere egingo dute, urte osoan zehar antolatzen dituzten hamaika bertso saioez gain. Harremanetarako erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi behar da, edo 635-00 73 37 telefono zenbakira deitu.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide