Urola ibaia garbituko dute Azpeitiko 200 gaztetxo inguruk ostiralean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 9a

Urola ibaiaren garbiketa antolatu du Azpeitiko Udalak, herriko ikastetxeekin eta Baigera jubilatu elkartearekin. Herriko ikastetxe guztietako 200 haur eta gazte baino gehiagok parte hartuko dute garbiketan. 9:00etan bilduko dira plazan, eta sei talde osatuko dituzte. Bakoitzak gune bat garbituko du: Loiolatik igerilekura, igerilekutik plazara, plazatik Ibai Ederrer kalera, plazatik Madalena auzora, Madalenatik Eskuztara eta handik Basabe baserrira. 11:30ak arte jardungo dute lanean, eta plazan jarritako edukiontzi batean bilduko diztute hondakin guztiak. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute garbiketan parte hartu duten guztiek, arkupeetan. Edonork har dezake parte garbiketan, nahikoa da 9:00etarako agertzea. Udalak animatu egin nahi ditu azpeitiarrak parte hartzera: "Laguntza txikia izanda ere, eskertzekoa izango da. Guztion ardura da gure ibai eta ingurumena zaintzea, ondare baliotsuena delako", azaldu du Ainhoa Beristain zinegotziak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide