Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Valvanerara (Errioxa, Espainia) ibilaldia antolatu du irailaren 24rako. Izena emateko epea irailaren 17ra arte dago zabalik, 10:30etik 12:30era. Irteera irailaren 24an izango da, San Martin egoitza aurretik, 08:30ean, 30 euroren truke. Bidean egingo dute hamarretakoa eta norberak eraman behar du, eta edaria Baigeraren kontura izango da.