Anari eta Ainara LeGardonek joko dute azaroan Azpeitiko Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 7a

Anari eta Ainara LeGardon musikarien kontzertua antolatu dute azaroaren 22rako Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 19:30ean hasiko da. Biek azken lanak aurkeztuko dituzte: Anarik Zure aurrekari penalak diskoa eta LeGardonek iazko urrian bakarlari bezala ateratako Every minute. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, Sanagustin kulturgunean bertan eta internetez. Azpeitian jo aurretik beste hainbat kontzertu emango ditu azkoitiarrak, agenda bete-betea du Anarik: ostiralean (irailak 11) Hernaniko Leoka labaderoan; irailaren 18an, Elgoibarren; irailaren 19an Vic-eko Mercat de Musica Viva-n; irailaren 25ean Heletan; urriaren 4an, Ondarroako Marabilli festibalean; urriaren 24an, Beasaingo Jazpana Fest-en; urriaren 31n, Altsasun; eta, Azpeitian azaroaren 22an jo ondoren, Bartzelonako EH Sona-n ariko da azaroaren 28an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide