Azpeitia Cup elkarteak antolatutako
3x3 futbol festa hasi zen atzo, ostirala, eta asteburua bukatu bitartean egitarau potoloa prestatu dute. Futbolaz gain, musika, pailazoak, bertsolariak, zalditxoak eta beste hamaika saio izan dira gaur Betharram ikastetxeko jolastokian. Bihar bukatuko da gaztetxoentzat prestatutako txapelketa.