Euskal Herriko hainbat udalek eskaini die babesa Siriako errefuxiatuei. Bide horretan, Ainhoa Beristain gizarte arolo zinegotziak Uztarria.eus-i jakinarazi dio, "Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertzen" ari dela Azpeitiko Udala. Horretarako, "beste udal eta erakunde batzuekin jarri da harremanetan udala, eta egoera aztertzen ari gara, sortutako egoera konplexua baita", esan du Beristainek.
Bestetik, Azkoitiko herritar talde batek errefuxiatuei babesa adierazteko gaur ostiralerako elkarretaratzea deitu dute Azkoitiko eliz atarian. 19:00etan jarri dute hitzordua.