Sokamuturraren kongresuan da Azpeitiko Zezen Beltz elkartea

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 4a

Azpeitiko Zezen Beltz elkartea Sokamuturraren XII. Kogresuan, Lodosan (Nafarroa), gaurtik aurrera. Beste zezen elkarte batzuekin batera, antolatzaileek gonbidatu dute Zezen Beltz. Erakustaldia egingo du herri bakoitzak, eta hamazortzi herritako sokamuturrak ikusteko aukera izango dute. Larunbatean izango da azpeitiarren txanda, 19:00etan. Bergarako Zezenak ganadutegia izango da, eta bi idisko aterako ditu. Elkartetik 30 pertsona inguru joango dira hara. Jakinarazi dute beste inork azkeneko unean apuntatu nahi badu, idatz dezaketela info@zezenbeltz.com  helbidera. Stand bat ipiniko dute, beraien produktuekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide