Lagun Onak-eko futbolarien gurasoentzat argibide-saioak eskainiko ditu elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 4a

Lagun Onak Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoei zuzendutako hiru argibide-saio antolatu ditu elkarteak datorren asterako. Honakoak dira hitzaldiak eta haien data eta orduak: 2005. urtean jaiotako mutilen eta 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako nesken gurasoentzat izango da izango da lehen hitzaldia: Eguna: Asteartea, irailak 8 Ordua: 18:30 Lekua: Sindikatu Zaharra 2006. urteko mutilen gurasoak daude deituta bigarren hitzaldira: Eguna: Asteazkena, irailak 9 Ordua: 18:30 Lekua: Sindikatu Zaharra 2007. urteko mutilen gurasoentzat izango da, azkenik, hirugarrena: Eguna: Asteazkena, irailak 9 Ordua: 19:30 Lekua: Sindikatu Zaharra

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide