Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoak dira biak
Oier Ibarguren eta Unai Orbea Azpeitiko Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin junior mailan ariko dira lehian. Sabiñanigon (Hueska, Aragoi, Espainia) jokatuko dituzte probak.
Oier Ibargurenek irailaren 5ean, larunbata, 11:45ean, 17,3 kilometroko banakako erlojupekoa jokatuko du. Irailaren 6an, igandean, 09:00etan, 110,6 kilometroko lerroko lasterketa (zirkuitu bati lau itzuli) jokatuko dute Oier Ibargurenek eta Unai Orbeak.