Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita egongo da ostegunean eta ostiralean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 1a

(Ane Olaizola/Hitza) Ostegunean eta ostiralean itxita egongo da Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria, zati horretako garbiketa lanak direla-eta. 8:00etatik 17:30era itxiko dute bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea bi egun horietan. Basterretxe industrialdea, Eroski saltokiaren atzeako aldea, eta Loiola lotzen dituen bidegorri zatia itxiko dute ostegunean eta ostiralean, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide