Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Linzako aterpean egingo dute lo ostiralean.
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzako asteburuko irteera batekin hasiko du ikasturte berria. Irailaren 4 eta 5erako Petretxema igotzeko asmoarekin antolatu dute irteera. Irailaren 4an, ostiralean, 16:00etan irtengo dute autobusean Azpeitiko plazatik eta Lintzako aterpera joango dira. Han afaldu eta gaua pasatuko dute. Hurrengo egunean, irailaren 5ean, larunbata, aterpean gosaldu eta Petretxema mendia igotzeko asmoa dute. Larunbat arratsaldean itzuliko dira Azpeitira, autobusez.Irteeran parte hartu nahi dutenek irailaren 2rako izena eman beharko dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean (lagunonakmb.org). Lagun Onak MBko bazkide diren gaztetxoek 23 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren gaztetxoek 30 euro. Bazkide helduek 32 euro eta bazkide ez direnek 40 euro. Ordainean autobusa, aterpeko afaria eta gosaria sartzen dira. Norberak larunbateko bazkaria eta lotarako zakua eraman beharko ditu.