Abuztuan ere musikak hartuko du Azpeitiko plaza

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 12a

Sanagustin kulturguneak eta Oñatz tabernak antolatuta, abuztuan ere musika izango da Azpeitiko plazan. Hilaren 15erako eta 22rako prestatu dituzte haiek kontzertuak. Abuztuaren 15ean, larunbatean, Paul San Martin Rythm Combo taldeak joko du, eta eguraldi txarra eginez gero, Sanagustinen izango da emanaldia. Abuztuaren 22an, berriz, Liverpull taldeak hartuko du herriko plaza; eguraldi txarra egiten badu, Oñatzen egingo dute saioa. Bi kontzertuak 22:30etik aurrera izango dira. Irailaren 5ean ere joko du Liverpull taldeak Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide