(Iraurgi saskibaloi taldea)
Rosalis Silva Venezuelako saskibaloi jokalaria fitxatu du Iraurgi Saskibaloi Taldeak. Lehen Mailako taldearen lehen fitxaketa da Silva, eta klubak jakinarazi duenez, saskiratzeak egiteko duen errazatasunarengatik nabarmentzen da. Venezuelako selekzioan jokalari garrantzitsua dela azaldu du Iraurgi saskibaloi taldeak, eta nabarmendu dute esperientzia handiko jokalaria eta liderra izateko ezaugarriak dituena dela.
Horrez gain, "anbizio handikoa" eta "irabazlea" dela esan du elkarteak. "Gure taldeak behar duen perfila da Silvarena, eta sail teknikoak ez du zalantzarik izan hura hartzerakoan", jakinarazi dute. Gaztelaniaz idatziriko ohar baten bidez eman du fitxaketaren berri Iraurgi saskibaloiak.