Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Hirugarren Mailako Azpeitiko futbol taldeak abuztuaren 22-23ko asteburuan hasiko du denboraldi berria
Espainiako futboleko Hirugarren Mailako Lagun Onak taldeak denboraldi berria prestatzen hasi da. Pablo Turrillasek gidatzen duen taldea eraberrituta hasi da. Aurreko denboralditik 11 jokalarik ez dute segituko Azpeitiko futbol taldean, horregatik fitxaketa berriak egin dituzte.
Abuztuaren 22-23ko asteburuan hasiko du 2015-2016 denboraldia Lagun Onak-en gizonezkoen lehen taldeak. Dagoeneko taldea prestatzen ari da gogor, eta bihar (asteazkena, abuztuak 5) denboraldi aurreko bigarren partida jokatuko du, 19:30ean, Azpeitiko Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Oraingo honetan Pasaia izango dute aurkaria.
Jokalarien bajak eta fitxaketa berriak
Andoni Errasti, Julen Azkue, Julen Lopez, Iñigo Ibargoien eta Ander Franco jokalariek Lagun Onak utzi dute. Bostak Eibar taldeak utzita jardun dute Azpeitiko taldean eta Eibarrera itzuli dira.
Iñigo Celihueta Touring taldeak fitxatu du eta Eneko Ibarluzea, berriz, Ondarruko Aurrerak.
Josu Aranburu, Asier Goikoetxea, Julen Santesteban eta Joseba Del Olmo jokalariek, berriz, futbola utzi egin dute. Lagun Onakfutbol klubak denei eskerrak eman dizkie eta zorte ona opatu die.
Taldea osatzeko fitxaketa berriak egin ditu dagoeneko Lagun Onak-ek: Aitzol Aizpurua atezaina, Ander Urdangarin Kolo defentsa, Luis Egaña erdilaria eta Iban Garcia aurrelaria (Pasaia taldetik datozenak); Joseba Tarantino defentsa (Oiartzunetik); eta, Erik Aranburu erdilaria (Cultural Durangotik).
Lagun Onak-eko lehen taldearekin denboraldi aurrekoa egingo duten beheko mailako jokalariak ere badira: Gorengoen Mailako taldeko Xabier Gereta eta Haritz Alberdi eta Jubeniletako Ander Arteaga eta Andoni Peñagarikano.
Denboraldi aurreko lagunarteko partidak
Azpeitiko Garmendipen:
Abuztuak 8, larunbata, 10:30ean: Lagun Onak – Vitoria (belar artifizialean)
Abuztuak 15, larunbata, 19:00etan: Lagun Onak – Real Union (belar naturalean)
Etxetik kanpo:
Abuztuak 12, asteazkena, 19:00etan: Elgoibar – Lagun Onak
Abuztuak 18, asteartea, 19:00etan: Zarautz – Lagun Onak (Astin)
Denboraldi berria
Etxetik kanpo hasiko du 2015-2016ko denboraldi berria Lagun Onak-en gizonezkoen lehen taldeak. Abuztuaren 22-23ko asteburuan dute Espainiako Hirugarren Mailakoek lehen jardunaldia, eta Lagun Onak-ek Zamudioren aurka jokatuko du. Bigarren jardunaldia, abuztuaren 29-30eko asteburuan Deusturen kontra etxean du, Garmendipen.