Azpeitiko Udalak "sendo" salatu du Madrilen bizi zen azpeitiarra erail izana, eta haren
senitartekoei babesa adierazi die. Madrilen (Espainia) bizi zen azpeitiar bat hil zuen ustez semeak, kolpeka, ostiral goizean. Gertakari horren harira, honakoa adierazi du Azpeitiko erakundeak:
"Azpeitiko Udalak Madrilen hildako azpeitiarraren senitartekoei babesa adierazi nahi die; une zail hauetan dolumin zintzoenak etxekoei.
Gainera, beste behin, emakumea izan da biktima, eta horrek bereziki arduratzen gaitu: emakumeenganako indarkeria guztiak onartezinak dira, eta sendo salatzen ditugu Madrilgoa eta beste guztiak.
Tragedia handia da gertatutakoa, eta kasua aztertzen ari direnei jazotako lehenbailehen argitzeko eskatzen die Udalak. Bitartean, esan bezala, gure babesa eskaintzen diegu senideei eta gertukoei".